.

.

2015/01/14

Untzillatx: 941m | Saukoko arroa.

Badira urteak Atxarte inguruan gabiltzala, baina “ez gara sofa erosoak!!"  (LOR)  Eta Untzillatx-eko igoera bikain batekin errepikatzen dut oraingoan, Saukoko arroa, hain zuzen ere. Untzillatx-eko igoera bertikal eta zuzenetarikoena. Azpimarratzeko, Patxi Galé idazlearen laguntza nekaezina, mila esker!

Horiz Saukoko arroa, eta gorriz berriz jaitsieran egindako bidea. (Eguzkiarreko harritza)

Igoeraren deskribapena: Saukoko arroa,  Urrestei eta Arrukoatxen ertzak banatzen dituen kanal bertikal, bedartsu eta ikusgarria da. Behin arroan barneratuta ez dago galtzerik. Urrestei ertzeraino doan bidea hartu eta kanalean barneratzea da errazena. Geroxeago  mendi ibilbidearen edertasun eta txango aipagarriena etorriko da.

Lehenengo metroak ez dira oso erosoak, baina Atxarte inguruko paisaiak, igoera asko handiagotzen du.  Lehenengo txanpan igoera korridore hutsa besterik ez da, erresalte aipagarririk gabeko korridoze luze,  bertikal eta bedartsua.

Horiz Saukoko arroa.

Korridorearen bigarren atalean berriz, Itxuraz barneraezina den baso edo ohian trinkoa aurkituko dugu aurretik;  elorriz, lizarrez eta urrondoz hornitutako baso lodi eta estua. Korridoreko basoan barneratu baino lehen, lehenengo erresalte aipagarriena aurkituko dugu, haitz deseroso bat gaindituta atzean utziko dugun erresaltea. (II)

Korridorearen bigarren atal hau oso zikina da, urtaro oparoenetan (udaberria eta udan) ez egiteko modukoa. Neguan berriz, zuhaitzek hostoak galtzen dutenez igoerari errastazun puntu bat ematen diote, igoeraren bidea eta ikuspegia erraztuz. Edurrarekin berriz, oso deseroso egiten den zatia luze bat da.


Eskuinean ertz ederra aurkituko dugu, Arrukoatxaren azken luze eta ertz politta. Atxarteko hamildegi eta harrobia iparrean eta Saukoko puntea hegoan, paisai haundiaz disfrutatzeko korridorea.
200 metroko baso zikina igo eta gero kanala zabaldu egiten da, azkeneko zatia, belartsua eta erosoa bihurtuz. Azkeneko metroak goikaldeko ertzeraino erraz egiten dira. Unztillaitz tontorreraino dihoan ertza berriz, dibertigarriagoa egiten du azken zatu honek. 

Jaitsierarako berriz, eguzkiarreko harritza erabiliko dugu. Oso jaitsiera harina Atxarteraino.

------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 3h (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila
 - Distantzia: 4,8 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 780m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Saukoko arroa - Untzillatx - Eguzkiarre-ko harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------

Saukoko arroa,  Urrestei eta Arrukoatxen ertzak banatzen dituen kanal bertikal, bedartsu eta ikusgarria da

Goizeko lehenego argiak.

Beruntz begira.

Saukoko arroa.

Beruntz begira.

Saukoko arroa eta Astxiki.

Korridorean barneratzen.

Lehenengo intergune edo erresaltea, haitzaren ezkerretik.

Deskantzuan paisaiaz gozatzen.


"Korridorearen bigarren atal hau oso zikina da, urtaro oparoenetan (udaberria eta udan) ez egiteko modukoa. Neguan berriz, zuhaitzek hostoak galtzen dutenez igoerari errastazun puntu bat ematen diote, igoeraren bidea eta ikuspegia erraztuz. Edurrarekin berriz, oso deseroso egiten den zatia luze bat da."

Durangaldeko mendiak, paisaia itzela.

Arrukoatxaren azken luze eta ertz politta, azpian Saukoko arroa eta Atxarteko hamildegia.

Atxarteko harrobia.

 Horiz, bigarren zati zikin eta oso deserosoa.

 "Itxuraz barneraezina den baso edo ohian trinkoa aurkituko dugu aurretik;  elorriz, lizarrez eta urrondoz hornitutako baso lodi eta estua."

Mendiola.

Astxiki.

Baso trinkoa.

Azkenengo metroak basotik irtetzeko.

Udalatx maitea.

Azkenengo zati belartsua, horiz egindako bidea.

Beruntz begira, Saukoko arroaz gozatzen.

Saukoko arroa, igoera bertikala.

Eguzkiarreko harritza, gero jaitsierarako erabiliko dudan bidea.

Saiak.

Alluitz eta Anboto ertza.

Atzean, arroaren amaiera. (Saukoko lepoa).

Astxiki.

Alluitz eta Infernuko zubia.

Atzean, arroaren amaiera. (Saukoko lepoa).

Saukoko puntea, eta Durangaldeko mendi aipagarrienak.

Gazteiz lainopean.

Informazioa: Impresionante montaña calcárea que forma parte de las peñas del Duranguesado ( Durangaldeko Harriak ), en el macizo del monte Anboto ( 1.331 m ), dominando la alpestre aldea de Mañaria ( 188 m ), al Oeste, y el impresionante y degradado desfiladero de Atxarte ( 300 m), al Este. Fuente: Mendikat.net

Mugarra, ekialdeko ertza eta bere harrobia. Noiz arte?

Eguzkiarreko harritza hartzeko kanalaren sarrera tontorretik.

Eguzkiarreko harritza hartzeko kanalaren sarrera hartze, paisai ikusgarria.

 Jaisten.

Eguzkiarre-ko harritza, igotzeko oso desereso egiten den igoera.

Eguzkiarre-ko harritza, igotzeko oso desereso egiten den igoera. II

Atxarteko harrobira heltzen.

Arrukoatxan eskalatzen.

Gure etxe ondoan dauzkagun mendietan, berriz gozatzen. Ondo izan!

Eskerrak: Patxi Galé | +(Info).

4 comentarios:

Xabi "Smithy" Mujika dijo...

Hau ere ibilbide galanta, zure estilokoa, bidea argia, abentura gutxi eta malda eskasekoa jejeje

Segi horrela artista eta eman eurreeeee!!!!

Giroa dijo...

Hau neguan egitego igoera ederra, orain badakik! ondo izan!

Kepa (Mendiak) dijo...

Hola Giroa
lo que mas me gusta de esta entrada es la filosofia que tienes del inconformismo y la originalidad,el buscar y localizar ese acceso diferente a la montaña

zubi algorta dijo...

Aupa,

Igandean ibilbide hau egin genuen. Oso ona! Aipatzen zenuen moduan… uda bukaeran korridoreko baso zatia nahiko itxia zegoen, norabidea ez galtzea zail egin zitzaigun momenturen batean. Jeitsiera interesgarria baita, baina azken hilabeteetan mendian ez garenez asko ibili eta egiten zuen beroarekin arina baino luzea egin zitzaigun! Jaja. Hala ere oso errekomendagarria.

Beste batzutan zuk deskribatutako ibilbideak egin ditugu. Orain burura etortzen zaizkit: Alluitz Kokuzkulutik (brutala!), Orixol Axeburu kanaletik, Alluitz Askafetik, Aitxiki atxarte eta pago bakartiaren aldetik…

Mila esker deskribapenengatik. Ondo ibili!