.

.

2016/10/28

Palomares: 1.443m | Palomares - La Rasa ertz integrala. | Toloñoko mendikatea.

Arabako azken lurretan aurkitzen da Palomares mendia, askok kantabriako mendikatea izenarekin ezagutzen duten mendigunea. Gaur egun gaizki erabiltzen den izena, berez, Toloñoko mendikate edo mendizerra baita.

"Entre los pueblos próximos a la sierra he comprobado que predomina la denominación de Sierra de Toloño, sobre todo en la vertiente de la Rioja Alavesa. He de anotar que algunos la conocen como Cantabria, seguramente por la insistencia actual, sobre todo impresa, en nombrarla de esta forma"

Euskaltzandiak honi buruz doan artikulua: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50296.pdf

Harresi itxura duen medikate ederra, Euskal Herriko bi klimak ondo  bereizten dituen horma edo harresia. Hegoaldean, Errioxa Arabarrean hain zuzen; mediterraneo klima bero eta lehorragoa. Iparrean  berriz, klima ozeanikoa eta hezeagoa.

Egindako aktibitatea, "Recilla" deritzon tontorretik "La Rasa" tontorreraino doan ertz integrala egitea da. Ertz luze eta zorrrotza Arabaren azken mugan.

Palomares, mendebaldeko ertza.

Aktibitatearen deskribapena; Recillan hasi eta "La Rasa" tontorrean amaitzen den ertz estetiko eta luzea. Euskal Herrian aurkitu dezakegun ertz ederrenetarikoa dudarik gabe. Lagrango herritik horma gaindiezinaren itxura hartzen duen mendikatea edo ertz luzea.


Lagrandik Pipaon herrira doan bidea hartu eta ezkerrerantza doan lehenengo nekazal pista hartuko dugu. Nekazariek erabiltzen duten pista hau pagadian barneratuz  amaitzen da.

Hemen, bidea amaitzen den tokian, autoa utzi eta pagadian gorantza doan bidea jarraituko dugu, Errezila tontorrereino doan bidea.

Tontorraren aurrean, Palomares tontorreraino doan ertz ikusgarria ikusten da. Materiala atera, eta ertzari aurre egiteko momentua da. Errezila tontorreko ertz zabaletik aurrera egingo dugu, beranduago harritza eta ezpelez beteriko kanal batetik jaisteko. Orain ertza desagertu eta ezpelez beteriko gune batera helduko gara, ezpel baso oparoa.

Aurrera egin eta berriz ertza aurrez aurre topatuko dugu.

Orain ertza goian geratzen zaigu, asko jaitsi dugu eta. Berriz ertzera heltzeko, aurrean dugun hamar metroko kanal batetik (III) igoko dugu. Ondo igotzen den kanala da. Gero irtengunea gainditu eta ertzetik oinez jarraituko dugu.


Erabilitako materiala: Kaskoa, arnesa, 60 m soka, arteka trabagailu, trabagailu mekaniko, zintak eta espresak.

Hurrengo atala, ertzaren zati ederrenetarikoa da. Soka erabiltzeko leku aproposena.. Ertzaren hormak zulo edo leiho bat duelako, "Leihoaren atala" izenez ezagutuko dugu irtengune hau. Ertza asko estutu eta oso aereoa bihurtzen da (III+). Zati honi aurre egiteko aukera ugari daude. Guk ertza gainetik egingo dugu.

Ertzak daukan pitzadura batetik gora egin, eta ertza goiko partetik egingo dugu. Atal eder eta oso aereoa. Eskuak  erabilita egingo dugun ertz estua da. Metro batzuk aurrerago jardunaldiaren bigarren tontorrera helduko gara.


Ertzaten erdiko tontorra atzean utzi eta jaisten hasiko gara ertza asko estutzen den atal aereo eta ikusgarri batera helduz. Atal honen hasieran egingo dugu hurrengo bilera, zintzilika dagoen haitz batean hain zuzen. Aurretik, ehun metro inguru dituen ertz estu eta estetikoa izango dugu.

Palomares tontorrera hurbiltzen hari gara, eta orain tontorreraino doan ertz ezaugarritsuena daukagu, argazki eta liburu askotan aipatzen den atal ikusgarriena. Ertza ondo hartzeko, hamar metro inguruko rapela egingo dugu, ondo ekipatua dagoen rapela.

Ertzaren zati hau ensanblean egingo dugu, bizpahiru irtengune (III) erraz eginez, pitzadura forma hartzen duen toki batera heldu arte. Aurre aurrean monolito forma edo itxura hartzen duen hormarekin topo egingo dugularik.

 Orain atal guztian dagoen zailtasun aipagarriena, igaroezina ematen duen irtengunea (IV). Aitzineko hiltzez babestutako irtengunea. Irtengunea zuzenean egin eta berriz ertzean azalduko gara, tontorreraino azkenengo metroak  lasai eginez (III).

Palomares tontorrean atsedena hartu eta "La Rasa" tontorreraino doan ertzetik jarraituko dugu.

Lehenengo metroak belarrez estalitako ertz zabal batetik egingo ditugu. Ertza metroak galtzen doan bitartean, hurrengo pitzadura ikusiko dugu, ertza berriz hartzeko erabiliko dugun pitzadura (20m/III).

 Pitzaduratik gora egin, eta ertza berriz estutzen hasiko da, zailtasun puntu bat hartuz. Metro batzuk aurrerago ertza desagertu egiten da amildegian zehar. Palomares mendebaldeko pitzaduraren tontorrean (1.414m) hain zuzen. Aurrez aurre Palomares ekialdeko pitzaduraren tontorra. Azpian berriz amildegia.

"La Rasa", mendebaldeko ertza.

Palomares tontorrak bereizten dituen pitzadurara jaisteko, ezkutuan ondo gordetzen den kanal estu batetik jaisten da. Ezpel eta haginez osaturiko kanal eder batetik.

 Bi tontorrak bereizten dituen pitzadura haunditik, Palomares ekialdeko pitzaduraren tontorrera erraz igotzen da, berrogei metro inguruko igoera mixtoa (II+). Ertza berriz hartu, eta hurrengo atal aipagarrieneraino joango gara; Larrasaraino doan ertz gogorra. Oraingoan, aurretik ertz osoko atal zailena. Eskala klasikoan egingo dugun zatia.

 Oraingoan ertzan ondo sartzeko, aurrean monolito itxura duen horma igo beharko dugu. 2 aukera garbi daude, oso argi ikusten diren bi tximinia edo kanal estuak. Gure aukera bigarren tximinia izango da.

 Azpian bilera ondo egin, eta eskaladarekin hasiko gara. Lehenengo irtengunea (III) erraz egiten da, bigarren txanpak berriz zailtasun puntu bat du. Eskuinerantza, oso aereoa bihurtzen den pauso delikatu bat dugu (IV). Ertza berriz estutu eta nola edo hala seguruak jarriko ditugu luzea ondo babesteko zinta eta trabagailu mekanikoak erabiliz.

 Bigarren bilera ertzaren pitzadura estu batean egingo dugu, ezpel enborrak ondo aprobetxatuz. Hurrengo luzeak gozatzeko aukera asko ematen ditu ertza zerbait lasaitzen delako. Bilera batu, eta hurrengo atalari ensanblean ekingo diogu. Poliki eta kontu handiz, ertzari metroak irabaziko dizkiogu. Azkenengo irtengune aipagarriarekin aurrez aurre jo arte.

Bukatzeko, tximista itxura hartzen duen eskalada zatia aurretik (10m, IV).  Luzearen erdian haitz batekin joko dugu, gora egiteak oztopatzen duen irtengune eta zailtasun aipagarriena.  Nola edo hala, haitza gainditu eta metro batzuk aurrerago "La Rasa" tontorreraino helduko gara.

Paisaiaz gozatu, eta hurbil daukagun "Peña del Castillo"-ra joango gara ibilbide klasiko edo normaletik. Beranduago "Toro" portutik Lagran-era doan ibilbidea egingo dugu. Arabako mendi ederretan zirkular eder hau bukatuz.

"Recilla" tontorra aurrez aurre.


Palomares, mendebaldeko ertza.

"Recilla" tontorrean.


Orain ertza goian geratzen zaigu, asko jaitsi dugu eta. Berriz ertzera heltzeko, aurrean dugun hamar metroko kanal batetik (III) igoko dugu. Ondo igotzen den kanala da. Gero irtengunea gainditu eta ertzetik oinez jarraituko dugu. 

Orkidea & mendizalea.

Ertzetik gozatzen.

Palomares, mendebaldeko ertza.

Palomares, mendebaldeko ertza II.

Palomares, mendebaldeko ertza III.


Hurrengo atala, ertzaren zati ederrenetarikoa da. Soka erabiltzeko leku aproposena.. Ertzaren hormak zulo edo leiho bat duelako, "Leihoaren atala" izenez ezagutuko dugu irtengune hau.

Ertza asko estutu eta oso aereoa bihurtzen da (III+). Zati honi aurre egiteko aukera ugari daude. Guk ertza gainetik egingo dugu.

Ertzak daukan pitzadura batetik gora egin, eta ertza goiko partetik egingo dugu. Atal eder eta oso aereoa. Eskuak  erabilita egingo dugun ertz estua da. Metro batzuk aurrerago jardunaldiaren bigarren tontorrera helduko gara.

Egoitz, goiko bileran itxoiten.

Irtengune ederra.

Atzean, egindako bidea.

Palomares, mendebaldeko ertza IV.

Atzean, egindako bidea.

Palomares, mendebaldeko ertza V.


Ertzaten erdiko tontorra atzean utzi eta jaisten hasiko gara ertza asko estutzen den atal aereo eta ikusgarri batera helduz. Atal honen hasieran egingo dugu hurrengo bilera, zintzilika dagoen haitz batean hain zuzen. Aurretik, ehun metro inguru dituen ertz estu eta estetikoa izango dugu.

Palomares, mendebaldeko ertza VI.

Palomares, mendebaldeko ertza VII.

Palomares, mendebaldeko ertza VIII.

Palomares, mendebaldeko ertza VIII.

Talaia ederra.

Palomares, mendebaldeko ertza IX.


Palomares tontorrera hurbiltzen hari gara, eta orain tontorreraino doan ertz ezaugarritsuena daukagu, argazki eta liburu askotan aipatzen den atal ikusgarriena. Ertza ondo hartzeko, hamar metro inguruko rapela egingo dugu, ondo ekipatua dagoen rapela.

Ertzaren zati hau ensanblean egingo dugu, bizpahiru irtengune (III) erraz eginez, pitzadura forma hartzen duen toki batera heldu arte. Aurre aurrean monolito forma edo itxura hartzen duen hormarekin topo egingo dugularik.

 Orain atal guztian dagoen zailtasun aipagarriena, igaroezina ematen duen irtengunea (IV). Aitzineko hiltzez babestutako irtengunea. Irtengunea zuzenean egin eta berriz ertzean azalduko gara, tontorreraino azkenengo metroak  lasai eginez (III).

Ondo ekipatua dagoen rapela.

Palomares ertzaren azken gunetik aurrera egiten.

 Ertz oso estetikoa.

 Ertzaren bihotzean murgilduta.

Palomares Tontorrean, Eibar eta Iruñako lagunekin.
Mila esker Periko.


Aurretik, "La Rasa-raino" geratzen zaigun ertza.

Zirkuluan, ertza berriz hartzeko "tximinia".

Egoitz, tximiniara sartzen.

Tximinia igo erta gero, Eibarko lagunak argazkia egin ziguten.
Mila esker Periko.

Aurretik, "La Rasa-raino" doan ertza.

"La Rasa",, mendebaldeko ertza.

"La Rasa", mendebaldeko ertza II.

Egoitz, Palomares ekialdeko pitzaduraren tontorrera igotzen.
Argazkiak, igoera ondo ikusten da.


Palomares tontorrak bereizten dituen pitzadurara jaisteko, ezkutuan ondo gordetzen den kanal estu batetik jaisten da. Ezpel eta haginez osaturiko kanal eder batetik.

Atzean, egindako ertzetik egindako ibilbidea.

Aurrean berriz, geratzen zaigun ertza.


Oraingoan ertzan ondo sartzeko, aurrean monolito itxura duen horma igo beharko dugu. 2 aukera garbi daude, oso argi ikusten diren bi tximinia edo kanal estuak. Gure aukera bigarren tximinia izango da.

 Azpian bilera ondo egin, eta eskaladarekin hasiko gara. Lehenengo irtengunea (III) erraz egiten da, bigarren txanpak berriz zailtasun puntu bat du. Eskuinerantza, oso aereoa bihurtzen den pauso delikatu bat dugu (IV). Ertza berriz estutu eta nola edo hala seguruak jarriko ditugu luzea ondo babesteko zinta eta trabagailu mekanikoak erabiliz.

Ertza ondo hartzeko lehenengo luzea.
Goian, oso aereoa bihurtzen den pauso delikatu batekin.

Behean, egindako igoera.



Bigarren bilera ertzaren pitzadura estu batean egingo dugu, ezpel enborrak ondo aprobetxatuz. Hurrengo luzeak gozatzeko aukera asko ematen ditu ertza zerbait lasaitzen delako. Bilera batu, eta hurrengo atalari ensanblean ekingo diogu. Poliki eta kontu handiz, ertzari metroak irabaziko dizkiogu. Azkenengo irtengune aipagarriarekin aurrez aurre jo arte.

Egoitz, "La Rasa" tontorreraino doan mendebaldeko ertz ederrean gozatzen. 


 Bukatzeko, tximista itxura hartzen duen eskalada zatia aurretik (10m, IV).  
Luzearen erdian haitz batekin joko dugu, gora egiteak oztopatzen duen irtengune eta zailtasun aipagarriena.  Nola edo hala, haitza gainditu eta metro batzuk aurrerago "La Rasa" tontorreraino helduko gara.

La Rasa-ko tontorreraino heltzeko gainditu behar dugun azken zailtasuna.

Atzean, "Recilla" tontorretik Larrasaraino datorren ertz integrala.

La Rasa-ko tontorrean gozatzen.


Egindako ertza "Peña del Castillo " tontorretik ikusita.

Egoitz "Peña del Castillo " tontorrean gozatzen.

Arabako baso ederrak.

Material jaso eta berriz Lagra herrira bueltan.

Paisaia eta inguruko mendiak ondo dastatu eta hurbil daukagun "Peña del Castillo"-ra joango gara ibilbide klasiko edo normaletik. Beranduago "Toro" portutik Lagran-era doan ibilbidea egingo dugu. Arabako mendi ederretan zirkular eder hau bukatuz.


Egindako ertza, Palomares - La Rasa ertz integrala.


(Eskerrak: Egoitz Elduayen, eta Periko argazki ederrengatik.)

"Blog honek ez du gidaliburu bat izatea helburu gisa. Mendian egindako igoera eta ibilbideak ez dira erreferentzia moduan erabili behar. Bakoitzak bere limitazio eta mugak ondo ezagutzen ditu, eta honegatik, igoerarako behar duzun informazioa ondo prestatu eta berrikustea oso garrantzitsua da; materiala, krokisa, eguraldia,etab... 

Blogean aipatzen diren mendi igoeren deskribapenak mendian izandako experientzia subjetiboak dira, oso pertsonalak. Halaber, krokisetan agertzen diren zailtasun graduazioak oso erlatiboak izan daitezke.
 Kontu handia izan goian!"


2 comentarios:

Estebe dijo...

Bikainaaa Giroa!!!!

Justu aste honetan deskubritu dut interneten mendizerra eta ertz hori eta zuzenean agendara joan da. Aparta dirudi eta zure erreportaia zer erranik ez!
A zer nolako argazki puskak! Txaparik eta bilerarik ez dago ez? Dena eraman behar da?

Ongi izan!

Giroa dijo...

Mila esker Estebe! Paraje zoragarria dudik gabe.
Txapa gutxi daude (3 akaso?, ez dut gogoratzen, hiltze batzuk seguru).

"Recilla"-tik Palomares-era joateko trabagailu mekaniko batzu, zintak, eta soka (40m) ondo.
Baina "La Rasa"raino doan integrala egiteko dena eramatea hobe da, eskalada klasikoan egiten diren luzeak daude eta.

Gongo gatxik!